Bergara bizi eguneko kale ekitaldia

Imanol Gallego 2014ko abenduaren 25a

Data berezi hauetan Bergarako denda txikiek euren produktu eta herriarekin duten konpromisoa azpimarratzeko, kale ekitaldia egin dute berriki. Herriko zenbait modelo boluntarioren laguntzarekin, merkatari eta ostalarien produktuak erakutsi zituzten.

Gogoan izan abenduko zapatu arratsaldetan arropa, oinetako, osagarri nahiz opari dendak eta lurrindegiak irekita egongo direla. Horrez gain, errege magoen etorrera ospatzeko, urtarrilaren 2an merkatariek ordutegi berezia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak