Eskuekin torneatuko artelan mostra Aroztegin

Imanol Gallego 2014ko abe. 23a, 08:19

Erakusketan parte hartuko duten zenbait artista.

Malgua bezain gogorra, arina bezain astuna eta hauskorra bezain iraunkorra. Zeramika  edozein artistari hamaika irtenbide edo buruhauste proposatzen dizkion materiala da, eta Bergaran duela urte batzuk hasi ziren material horri probetxua ateratzen. "Elkarteak 30 bat urte izango ditu", dio Bustinzaleak zeramika elkarteko kide Iñaki Olabarriak.

Hiru hamarkada hauetan, eskua hartu diote materialari, eta ontzi edo hautsontzietatik urrun, abangoardia eta indar handiko lanak egitera iritsi dira. Eguaztenetik aurrera, gainera, aurten egindako lanak Aroztegi aretoan erakutsiko dituzte, urtarrilaren 11 arte.

Guztiak lan ezezagunak

"Aroztegira lan berrienak eroaten ditugu", esan du Olabarriak. Bihar ekingo diote mostra muntatzeari. Gehienak formatu txikiko lanak izango dira, eta, zenbait kasutan, zeramika beste material batzuekin nahasita agertuko da. Irudimen eta pasioz betetako lanok ikusteko, Barrenkaleko aretora ohiko ordutegian joan baino ez dago.

Kide berriak

"Kide guztiek 40 urte baino gehiago ditugu eta gazteagoen premia dugu", esan du Olabarriak. Kideek materialari eskua hartu dioten arren, elkartean ez dago artista profesionalik, eta kide berriak filosofia honekin gerturatu nahi dituzte: "Niretzat, egunerokotik ihes egiteko tokia da hau". Ihes egin, eskua hartu, beste zaletasun bat probatu... Bustinzale zeramika elkartearen ateak proba egin nahi duen edozeinentzat daude irekita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak