Agorrosingo kiroldegian bizikidetza hobetzeko kanpaina abiarazi dute

Imanol Gallego 2014ko abe. 22a, 17:14

Argorrosingo sarrera nagusia.

Herritar asko joaten dira egunero Agorrosinera, lan egunean 1.000 lagun inguru. Kopuru hori kontuan izanik, erabiltzaile guztiek instalazioak behar bezala erabili ahal izateko garrantzitsua da araudi minimo bat izan eta errespetatzea. Horregatik, kirol arduradunek bizikidetza hobetzeko kanpaina abiarazi dute.

Azkenaldian antzeman dituzten jarrera desegokiak amaitu, eta horiek zuzentzeko bidea da. "Kanpainarekin, erabiltzaileei gogorarazi nahi diegu guztion ardura dela arauak errespetatzea", dio Kirol teknikari Iñaki Ugarteburuk.

Horretarako, urtarrilaren 11 bitartean, bizikidetza kanpaina  egongo da martxan, eta egun hauetan informazioa banatuko dute. Egun horretatik aurrera, arau-hausteak antzematen badira, arautegia "zorrotz" aplikatuko dute, eta bidezkoak ez diren portaerak zigortuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak