Gabonetako Loteriak 20.000 euro utzi ditu Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2014ko abenduaren 22a

Bergarako Idatzi dendan saldu dute laugarren sariaren zati bat.

07.617 zenbakiak ekarri du mokadutxoa Bergarara; zenbaki horri egokitu zaio laugarren saria eta Barrenkale 20ko Idatzi paper dendan saldu dute dezimoetako bat, makina bitartez. Euskal Herriko beste hamabost udalerritan ere saldu dute: besteak beste, Donostian, Bilbon, Barakaldon, Abanto-Zierbenan, Tuteran, Gasteizen, Zarautzen, Oiartzunen, Gernikan, Urtuellan, Sondikan, Iruñean eta Irunen. 

Idatzitik azaldu digutenez, urtean zehar loteria dezente saltzen dute eta baita Errege eguneko zozketara begira ere; gaurko egunez egiten den zozketarako, aldiz, gutxiago saltzen dutela kontatu digute. Paper denda bat izanik, makina bitartez soilik saldu dezakete loteria eta halaxe egiten dute duela lauzpabost urtetatik. Gaurkoa da, hain zuzen, loteriarekin banatzen duten lehen saria. Denbora gehiago daramate, ordea, Primitiba eta halakoak saltzen eta horiekin bai, horiekin lehenago ere sariak banatutakoak direla adierazi digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak