Juan Madariagak aurkeztu du 'Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII Y XVIII' liburua

Imanol Gallego 2014ko abenduaren 20a

Aurkezpeneko hiru hizlariak.

Juan Madariagak ikerketa sakon baten ostean, XVII eta XVIII. mendeetako dokumentuak batu eta ordenatu ditu. Horri esker, historialariak agirietako euskara jasotzeaz gain, hizkuntza bere testuinguruan jarri, eta bere historia soziala azaleratu du. Madariagak abentura honetan Olaso fundazioa izan du bidelagun.

700 orritik gora duen liburuan, Madariak gizarteko esparru guztiak ikertu ditu, eta historialariak horietako bakoitzean euskarak zuen garrantzia, harremana eta indar naiz ahuleziak batu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak