Garaileek 250 euroko saria jasoko dute eta bigarren bikoteak 150 eurokoa. Hirugarren eta laugarren postuetan, berriz, txerrikumea eta bi txuleta eskuratuko dituzte, hurrenez hurren, baita sorpresa bana ere.
Izena emateko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, Artatse Elkartean eta kanporaketa hastera doan momentuan bertan.
Finalerako bidea
Bergaran sailkatzen diren bikoteak herrialdekako kanporaketara pasako dira. Sailkatuko den bikote kopurua ez da finkoa, Bergarako parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango baita. Kanporaketa hori otsailaren 20tik 22ra jokatuko da, baina tokia oraindik ez dago zehaztuta. Bertan sailkatzen direnek Euskal Herriko finalerako txartela lortuko dute. Martxoaren 7an izango da, Lekeition.
Herrialde eta Euskal Herri mailako kanporaketetan lau erregetara jokatuko dute. Herri mailakoetan, berriz, hautazkoa izango da, tokian tokiko ohituren araberakoa.