Alfonso Alonso: "Bonuei esker, jendeak hobariaren dirua herrian uzteko aukera izango du"

Imanol Gallego 2014ko abe. 19a, 09:52

Alfonso Alonso udaltzainburua.

Orain arte bezala, Udaltzaingotik kudeatuko da Kotxea garajean programa. Herriguneko garajeak erabili eta aparkaleku libreak izateko programak atxikimendu berriak izan aurretik, lehen urteak izandako arrakastaren inguruan hitz egin du Alfonso Alonso udaltzainburuak.

Zenbakiei kasu eginez, argi dago Kotxea garajean programak herritarren babesa eta atxikimendua jaso duela.
Horrela izan da, bai. 703 erabiltzaile izan ditugu aurten, espero genituenak baino gehiago.

Zeintzuk izan dira arrakasta horren arrazoiak?
Dudarik gabe, hobariak erabiltzaile asko animatu ditu, baina jende kontzientziatua ere badela antzematen da.

Hobaria bi modutan jaso daiteke.
Nahi dutenek, hobaria dirutan jaso beharrean, bonutan jaso dezakete. Ni aukera honen aldekoa naiz, hobaria gure bulegora gerturatzerakoan jasotzeaz gain, biribiltzeari esker, jendeak kopuru handiago jasoko du-eta. Hobaria dirutan jaso nahi dutenek, aldiz, kanpaina bukatutakoan jasoko dute dirua.  

Bonuekin, gainera, diru hori herrian geratuko da.
Jendeari, Udaletik jasotako dirua ostera herrira bueltatzeko aukera emango dio.

Martxan dago 2015eko kanpaina?
Bai; herritarrek etxean eskutitz bat jaso dute, eta bertan ageri da gure bulegora noiz joan behar duten. Herrian geroago eta auto gehiago dagoenez, horrelako programa baten premia zegoela uste dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak