Gabonak gainean dira, eta, seguruenez, aurten ere, Naparbideak ekarritako pate eta foieak izango dira produktu eskatuenak.
Feria bat baino gehiago
Napar Feria ez da salmentara mugatuko, eta, urtero moduan, gazteek tokia izateaz gain, musikak, bigantxek eta poneyek ere tokia izango dute.
Ez galdu gutizia eta gertuko produktuen erakusleiho bikaina izateaz gain Gabon zaporea duen feria berezi hori.