Argi daukate gizartea dela botere egitura horien aldaketarako motorra. Horretarako, gaurtik hasita, ekintzaz beteriko asteburua antolatu dute.
Topaketa irekia
19:00etako aurkezpenarekin irekiko dute topaketa eta 21:30etako kontzertuekin borobilduko dute egubakoitza. Zapatuan, 12:00etan, kartzelei buruzko hitzaldia egongo da eta 21:00etan, aldiz, kabareta.
Domekan, 12:00etan, nagusientzako hitzaldi bat egongo da eta umeek ipuin kontaketa izango dute. 17:00etan, torturari buruzko mahai-ingurua. Bada, kartzela zaharreko asteburu berezia 21:00etako kontzertuekin agurtuko dute.
Asteburuan, kontzertuez eta hitzaldiez gain, tatuajeak eta piercing-ak egiteko aukera eta presoei idazteko txokoa ere egongo dira. Bazkaltzeko aukera ere egongo da.