Astelehenetik aurrera Gabon sariko azken partiduak

Imanol Gallego 2014ko abenduaren 19a

Kontzertuak direla-eta aste bukaera honetan ez da pilota partidurik egongo, baina Gabon sariak ez du eten luzerik izango. 

Astelehenean, kadeteek eta infantilek Gabon sariko finalerdiak jokatuko dituzte, 17:30ean, eta egun bat geroago, 6, 7, 8 eta 9 urteko pilotarien txanda izango da.

Hilaren 30ean, aldiz, herriko torneoa amaierara iritsiko da eta Udal Pilotalekuak finala hartuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak