Lanak 104.300 euroko kostuarekin atera ditu Udalak lehiaketara eta exekuzio epea lau hilabetekoa izango da, 2015 urte hasieran egin beharrekoa. Agorrosingo tabernaren terrazaren aurrean, lehengo aldagelak zeuden lekuan jasoko da azpiegitura berria. Irene Zenari arkitektoak egin du proiektua eta pistak estalita egongo dira erabat, teilatu kurbatu batekin gainetik eta beirazko panelekin alboetara. Zoruari dagokionez belar artifiziala izango du eta egitura osoa metalezkoa izango da.