Aitor Luna aktore bergararra Alatriste kapitain bilakatuko da laster

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko abe. 19a, 09:00

Arturo Perez Reverte idazlearen pertsonaia ezagunenetakoa da Diego Alatriste (Alatriste kapitaina); bada, Gabonen ostean, Telecinco katean erakutsiko duten telesail berrian, literaturako pertsonaia horren azalean sartuko da Aitor Luna aktore bergararra.  Militar abenturazalea izango da, bada, Luna; amodiozko eta bestelako hamaika istoriotan murgilduko da, haren zaintza duen Iñigo de Balboa ikaslearekin.

Publiko guztientzako telesaila izango da, eta, beste batzuen artean, hauek izan ditu Lunak lankide: Lucia Jimenez, Natasha Yarovenk eta Markos Ruiz.

Mimoz eta diruarekin eginda

Budapesten 27 astean filmatu dituzte kapitulu guztiak; Hungariako Korda estudioetan. Istorioa, baina, XVII. mendeko Madrilen dago kokatuta. Mimoz eta aurrekontu handiarekin egindako lana da; horren erakusle, telesailean izan diren 2.500 figuranteak eta 6.000 metro karratuko platoa.

Perez Reverteren gustukoa

Alatriste kapitainaren papela aukeratzeko proba asko egin zituzten. Aukeraketa horretan azkeneko hitza, baina, istorioaren asmatzaileak zuen, Arturo Perez Revertek berak, horixe zen-eta  hasieratik jarri zuen baldintza. Arduradunek bergararra aukeratu zutenean harekin bazkaltzeko hitzordua egin zuen Revertek. Bazkalostean,  bete-betean asmatu zuela erantzun zien idazleak, Lunarekin txundituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak