Gipuzkoako Eskola Arteko txapelketa egin dute joandako asteburuan Bergaran. 75 piragualari elkartu ziren Labegaraietako slalom gunean eta etxekoek, Beti Bustik, 11 eta 12 urteko neska-mutikoek emaitza onak izan zituztela diote taldetik, "tinko eta ilusioz pedalka eginez".
Kirol-ibaia
Horrekin batera, Deba ibaiaren ibilgua eta ibai-bazterra "benetako slalom gune" bihurtzeko beharra ikusten dute Beti Busti taldeko kideek, inguruaren gaitasun ekologikoa mantenduta eta, hain zuzen, dagoeneko hainbat aldiz batzartu dira Udalarekin, azaldu dutenez. Halako inguru baten prestaketak jarduera askotarako balioko duela diote elkartetik, herriaren eta ibar osoaren onerako. Labegaraietako ingurua kirol-ibai bilakatzeko proposamena luzatzen die, hortaz, Beti Bustik, hala Bergarako Udalari nola Debagoieneko gainerakoei.