Gabonak bete ekintza, Bergarako gaztetxean

Jon Berezibar 2014ko abe. 17a, 11:22

Gabonetan atseden hartzeko ezelako asmorik ez dute Bergarako gaztetxean. Oraingo astean bertan hasiko dira espetxeen aurkako topaketekin. Egitarau zabala eta ikuskizun bereziak gertatu dituzte astebururako. Gabon egunetatik urte berrira artean ere bete-betea izango da gaztetxeko jarduera.

Tattoo Circus

Espetxeen aurkako topaketak egingo dituzte asteburuan, Tattoo Circus izenarekin, "kartzelak herritarrenak direla aldarrikatzeko".  Oparoa da antolatu duten egitaraua.

EGITARAUA

Egubakoitza 19

  • 19:00 Tatto Circus aurkezpena eta ondoren solasaldi musikatua: Burdin-haria eta plastikozko goilara (eta maitasun lubrikatua)
  • 21:30 Kontzertuak: Occhi di Farfalla (Zarautz) eta Oreka TX txalapartariak.

Zapatua 20

  • 12:00 Hitzaldia: Kartzela errepresio erreminta moduan Estatu espainiarrean. Salhaketa eta Arrats elkarteen eskutik.
  • 17:00 Hitzaldia: Kartzelak deuseztatzeko beharraz eta zigorrean oinarritutako kulturaren suntsipenaz. Paz Frances Lukunberri eta Diana Restrepo Rodriguezekin.
  • 21:00 Kabareta: Barbara Govan bihurrikaria, Saray al Jalila (ekialdeko dantza), La mision_Drangon Bass (butoh dantza), Txispita y el preso "nanoantzerkia" Sergio Salinasekin, Berandu baino lehen arte performance-a, Puy Silver Rose y las chicas de las estrellas tribal fusion dantza, Mutant virus suspensing-a.

Igandea 21

  • 12:00 Hitzaldia: Emakumea, zuzenbide sistema eta kartzela, Oihana Etxebarria ikertzalearekin.
  • 12:00 Ipuin kontalaria umeentzako.
  • 17:00 Mahai-ingurua: Tortura eta tratu txarrak. Jaiki Hadi  eta Carcel igual tortura elkarteetako kideekin.
  • 21:00 KontzertuaK: Hardflip (Bergara), 1991 (Bilbo) eta Norman (Soraluze - Eibar)

Topaketon jarraipen osoa Txapa Irratiak egingo du. Tatuaiak eta piercing-ake egiteko aukera ere egongo da eta bazkariak eta afariak ere emango dituzte.

 

Gabonetako egitaraua

Gabonetako egunetarako ere egitarau zabala gertatu dute Gaztetxekoek. Hona, egunez egun.

  • Abenduak 24: 19:00 Parodia: Bizarzuri inperialista, hou, hou, hou! 01:00etan
  • Abenduak 26: Donbassekiko elkartasun eguna. (18:00etan hitzaldia eta 22:30ean kontzertuak: Bidelapurrak eta Pelax) Donbassera bidaltzeko materiala ere jasoko dute egunean zehar.
  • Abenduak 27: 18:00 Bizikleta konponketa tailerra.
  • Abenduak 28:  Joskintza tailerra 17:30ean.
  • Abenduak 29: 21:00 Zine-klub maratoia.
  • Abenduak 30: 20:00 Mil a zien, baietz barrez lehertu! monologoa
  • Abenduak 31: 02:00 Karaokea.
  • Urtarrilak 2: 22:00 Amets zirkoa salgai antzerkia.
  • Urtarrilak 3: 17:00 Xake txapelketa.
  • Urtarrilak 5: 00:00 Errege bezperako jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak