Programak "oinarrizkoa den etxebizitza eskubidea bermatzea" eta hutsik dauden etxeei bizia ematea du helburu, eta horregatik, alokairuak gehienez hilean 450 eurokoak izango dira.
Etxejabeei, berriz, euren etxebizitzak alokatzeko erraztasunak eskainiko dizkiete. Besteak beste, eraberritze lanak egiteko interesik gabeko kredituak izango dira, Bizigune programako etxeentzat. Neurriek herriko ekonomiari laguntzea espero dute.