Merkataritza berpizteko festa egingo dute bihar

Imanol Gallego 2014ko abe. 12a, 08:36

Goizean ekingo diote herriko merkatari eta ostalariek neguko festa ospatzeari. Herritarrak iratzartzen diren bitartean, hainbat herrikidek desfile moduko bat egingo dute herriko kaleetan, zenbait dendatako produktuak erakusteko asmoz.

"Asmoa da gure produktuak bistaratzea", dio ekimeneko parte-hartzaile batek. Ekimena indartzeko, gainera, modeloek musikaren laguntza izango dute.

Bingo herrikoia

Goiza borobiltzeko, bingo herrikoia egingo dute Udal Pilotalekuan, 13:00etan. Txarteleko zenbaki guztiak betetzen dituzten herritarrek, baina, dirua jaso beharrean Gabonetako kanpainan parte hartzen duten komertzioetan erosketak egiteko bonuak jasoko dituzte. "Herriko merkataritzaren eskaintza zabala erakusteko balioko du horrek", azaldu du merkatari batek.

Gogoan izan behar da bihar egun osoz  zabalik egongo dela Seminarioko jolaslekuan dagoen izotz pista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak