Eskolapios taldearen aurkako erronka zaila gainditu beharko dute eskubaloiko jokalariek gaur

Imanol Gallego 2014ko abenduaren 12a

Azken jardunaldian estropezu egin eta gero, Bergara KEk parean Eskolapios taldea izango du; hori gutxi balitz, partidua Bilbon izango da. 20:20an hasiko da norgehiagoka, eta herriko taldeak ez du erronka erraza izango. Bilbotarrek denboraldi erregularragoa egin dute eta sailkapenean gorago daude. Hala ere, bergararrak ez dira kikilduko, eta euren maila onena erakustera irtengo dira Eskolapios ikastetxeko kantxara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak