Lagunartearen helburua argia da, organoaren lehen lanak burutu ahal izateko 100.000 euro lortzea.
Aitor Olea organo-jolea
Domekako emanaldiaren arduraduna San Pedro parrokiako organo-jole titular Aitor Olea izango da. Hain zuzen, organo-joleak Bach, Franck, Durufle eta Liszt konpositore ezagunen pieza bana joko du.
Sarrerak parrokian salduko dituzte, bost eurotan. "Sarrera baino gehiago, dohaintza izango da, gure asmoa egia bihurtzen hasteko lehen pausoa da hau", dio Oleak. Kontzertura joan ez, baina organoa babesteko dirua eman nahi dutenek Kutxabankeko ES 2095 5070 7091 1424 1483 kontu korrontean egin dezakete diru-ekarpena.
Ekimen gehiago
Organoaren lagunen elkarteak parrokiako instrumentua babesteko beste ekimen batzuk ere egingo ditu: "Ikasturtean zehar herriko musika taldeekin beste emanaldi batzuk egingo ditugu".