Mireia Ibabe: "Maila honetako lehen txapelketa izan da, eta sorpresa ederra hartu nuen"

Imanol Gallego 2014ko abe. 12a, 08:17
Mireia Ibabe, pandero-jolea.

5 urterekin ekin zion Mireia Ibabek panderoa jotzeari. Trikitia jotzeko asmoa zuen arren, instrumentuaren tamaina zela-eta panderoa aukeratu zuen. Orain, 11 urte geroago, Zaldibarren 20 urtetik beherakoen pandero-jole onenaren saria lortu du.

Lehen txapelketa izan da hau?
Aurretik herri mailako beste lehiaketa batzuetan izan naiz, baina maila honetan aurreneko aldiz hartu dut parte.

Estreinaldi  bikaina!
Halaxe izan da, bai. Ez nuen horrelako emaitzarik espero, baina sorpresa polita izan da.

Bergarar bat azpeitiar batekin jotzen, nolatan?
Irakasleen kontu bat izan zen. Eneko Arbeok pandero bat behar zuen, eta, nire irakaslea azpeitiarra denez, harremanetan jarri gintuen. Elkarrekin jotzen dugun bigarren urtea da, eta gurasoek egiten duten taxilari lanari esker da hori.

Saria zurea da, baina Arbeok ere bere partetxoa izango du, ezta?
Bikote bat garen heinean, akatsak eta sariak bionak dira. Panderoa trikitirik gabe ez da ezer, eta kontrara ere berdin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak