Gabonetako hockey eta saskibaloi torneoak prest

Maialen Torres 2014ko abe. 12a, 08:13

Urtero moduan, Gabonetan ez da kirol eskaintzarik faltako. Izan ere,  aurten hiruko saskibaloi txapelketaren seigarren edizioa antolatu du Bergara KEk, eta hori bakarrik ez, lauko hockey txapelketa ere jokatuko da aurten, hirugarren aldiz.

26an eta 28an, saskibaloia

Udal Pilotalekuko epelean jokatuko dute hiruko saskibaloi txapelketa. Infantil mailakoak, berriz, Labegaraietan arituko dira. Etxeko gazteenek, beraz, oporretan aktibo mantentzeko aukera aparta izango dute. Hiru edo lau pertsonako taldeek eman ahal izango dute izena, eta, gehienez, horietatik bi baino ezingo dira federatuak izan.

Urtea hasteko, hockeya

Hanka Labankaren eskutik, Labegaraietan hockeya ere izango da, infantil, benjamin eta alebin mailetakoentzat, urtarrilaren 2an. Gehienez bost jokalariko taldeetan, ikastetxeetan eman beharko da izena, abenduaren 19a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak