Bergararen diagnosia egin eta udalerako zinegotzien zein alkatearen hautagaitzak osatzeko saio irekia izango da etzikoa. Gainera, "jendetsua" izango dela aurreikusten dute Bergarako EHBildutik, konfirmazio ugari jaso du-eta jada. Hala, "EHBilduren programa herritarrek egindako programa" izango dela diote, "hasieratik bukaerara, puntuz puntu" eta "talde eta egitura guztietan herritarrek parte hartzeko aukera" dutela, "nahi duten konpromisoaren arabera" eta, hain zuzen, zapatukoaren moduko batzar irekiak izango direla programa eta hautagaiak erabakitzeko "gune nagusiak".
Haurtzaindegi zerbitzua izango da bertan, behar dutenentzat, eta kafea eta pastak banatuko dituzte.