Guztira sei suhiltzaile kamioi joan dira Uberara: hiru Zubillagatik eta beste hiru Eibartik. Hamar suhiltzailek jardun dute goizeko zazpi t’erdietatik eguerdiko hamabiak bitartean sua itzaltzeko lanetan. Zorionez, baserrian ez da inor bizi eta kalte materialak izan dira soilik. Baserriaren jabea ere bertan izan da eta suhiltzaileek azaldu dutenez, baserria ez da bota behar izango. Ertzaintzak sutea zerk piztu duen ez dakitela dio eta ikerketa zabalik dagoela. Uberarako bidea ere zabalik dago dagoeneko.