Kafekonpon ekimenaren azken saioa abenduaren 10ean, eguaztenean, egingo da. Gabonetako arbolaren argiak ez dabiltzala? Gabonetako bazkari-afariak prestatzeko irabiagailua ez dabilela? Haurrei ganbaran daukazun jostailu berezi hori konpondu eta oparitu nahi diezula? Eguaztenean 16:00etan Kafekonponen izango duzue aukera. San Joxepe elkarteko lehen pisuan batuko dira kafe goxoa hartuz eta askotariko konponketak denen artean egiteko asmoz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.