Koldo Lasa: "Urte askoan egindako lanaren errekonozimendua da sari hau"

Ander Larrañaga 2014ko abe. 9a, 10:07

Bergarako Lasa jatetxeak Repsol Gidako eguzki bat lortu du. Repsol eguzkiak, sukaldari eta jatetxe onenei eskainitako prestigiozko sariak dira: Repsolek babesten dituen sukaldaritzako bikaintasunaren sinbolo dira. Eguzki horiek, Michelin gidako Izarren parekide direla esan daiteke. Aurten 20 urte bete ditu jatetxeak; ibilbide luze hori ikusita oso pozik agertu da jatetxeko jabea den Koldo Lasa.

Zer suposatzen du halako Eguzki horietako bat jasotzeak?
Repsol Gida duela gutxi atera da, baina, duda barik ikaragarria da halako zerbait jasotzea beti. Urte askoan egindako lanaren errekonozimendua da sari hau. Jendeak eskertu egiten du lan hori. Halere, halako sari bat jasotzeak ez du nire lana egiteko modua baldintzatuko; nik beti zorroztasun eta gogo berdinarekin lan egin izan dut.


Noiz konturatu zinen sukaldari izan nahi zenuela?
Sukaldari familia baten hirugarren generaziokoa naiz. Turismoa ikasi nuen eta udan beti laguntzen nion aitari. Ostalaritzaren adar bat aukeratu behar nuen momentuan bi aukera nituen: hotel baten zuzendaritzan edo sukaldean sartzea. Azkenean, bigarrena aukeratu nuen, txikitatik tripetan bizi izan dudana delako.


Nola definituko zenuke zure sukaldaritza-estiloa?
Zehaztasunean eta produktu freskoan oinarritutako sukaldaritza da. Bertako produktuekin egiten dut lan eta dena neuk egiten dut: ogia, gozogintza, kontserbak...


Sukaldaritza tradizionala edo modernoa nahiago?
Tradizionalagoa naizela uste dut; hala ere, ukitu modernodun platerak ere egiten ditut, beti ere,  inolako produktu kimikorik eta gehigarririk gabe.


Beste eguzkirik lortzeko asmorik?
Ez da nire asmoa. Lasako taldea egunero saiatzen da dena ematen: horregatik, ez dugu bestelako esfortzurik egingo beste eguzki bat lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak