Negozio bati nola ekin ikasteko aukera dago

Irati Goitia 2014ko abe. 9a, 16:01

Bergarako Udalak ikastaroa antolatu du enpresa txiki bat –komertzio, taberna...– martxan jartzea nahi dutenentzat. Hain zuzen, Nire negozioa zela hasi izeneko ikastaroa da.

Horrela, negozio txiki bat planifikatzeko eta irekitzeko azalpenak jasoko dituzte parte-hartzaileek. Besteak beste, kudeaketa ekonomikorako oinarriak, eta kalitatea eta gertuko zerbitzua eskaintzea ahalbideratuko dien jarraibideak.

Ehun orduko ikastaroa da eta dohainekoa. Abenduaren 23an hasi eta otsailaren 11a bitartean emango da astelehenetik eguenera, 14:30etatik 19:30etara.

Hamaika pertsonentzako taldea izango da gehienez  ere eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Interesatuta daudenek 943779165 telefonora deitu dezakete edo www.lanbide.net webgunean dagokiona bete. Abendauren 17ra arteko epea dago horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak