Aste honetan jarriko dira salgai Gabonetako kontzertuko sarrerak

Irati Goitia 2014ko abenduaren 9a

Abenduaren 20an, zapatua, egingo da urteroko Gabonetako kontzertua Udal pilotalekuan, 22:30ean. Sarrerak aste honetako eguenean, abenduak 11, jarriko dira salgai  zortzi eurotan. Bi aukera izango dira horiek erosteko: batetik, www.bergara.net helbidean egin ahal izango da –Internet bidez lerro bikoitietako sarrerak salduko dira–; eta bestetik, kultura etxera joanda ere eros daitezke –lerro bakoitietako sarrerak salduko dira bertan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak