Elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzea da azoka honen helburua. Horrela, dagoeneko erabiltzen ez diren eta etxean baztertuta dauden gauzak edo eskuz eginiko artisauak trukatzeko edo saltzeko aukera eskaintzen du. Azoka Bergaratzen egitasmotik sortu zen horrelako merkatu bat egiteko ideia eta ekainean egin zuten lehenengoa. Orain arte Oxirondoko azokan egin dituzte, baina domekatan itxita egoten denez, San Martin Agirre plazan egingo dute aurreratzean –euria eginez gero, arkupetan egingo litzateke–.
Printzipioz, bi hilean behin egingo da azoka. Zehazki, hileko hirugarren igandetan egingo da. Horrenbestez, abendukoaren ostean, otsailaren 15ean egingo da hurrengoa. Hala ere, Udaletik jakinarazi dute azokako parte-hartzaileen dinamikak esango duela sarriago egin ala ez.
Izena eman behar da
Azokan postua jartzeko izena eman behar da azoka eguna baino aste bat lehenago. Hala, interesatuek www.bergara.net webgunean sartu eta Domeka-Azoka atalean egin dezakete hori, baita 943779159 telefonora deituta edo gazteria@bergara.net helbidera idatzita ere. Udaletik parte-hartzeko deialdia egin dute, eta hala, herritarrak postuak jartzera animatu nahi dituzte.