Eta atsedenik hartu barik, abenduaren 29an eta 30an infantil mailakoendako saskibaloi txapelketa egingo dute, Labegaraietan.
Jon Agirre, selekzioaz
Bestalde, Bergarako taldeko gazte mailako Jon Agirre jokalaria Euskal Selekzioaz jokatzen dabil egunotan. Azken boladan Gipuzkoako selekziotik hainbatetan deitu dute bergararra, baina oraingoan Euskal selekziotik jaso du deia. Hala, oraingo egunotan Euskadiko saskibaloi txapelketa jokatzen dihardute Araban, Amurrion. Gaur, astelehena, hirugarren jardunaldian, 10:00 etan Gipuzkoak Arabaren kontra jokatuko du –gizonezkoek– eta 12:00etan lehiatuko dira emakumezkoak.