Candy ez ixteko eskaera egin dute Durangoko azokan

Xabier Urtzelai 2014ko abe. 7a, 10:54
Candykoak, Landakoko kanpoaldean.

Candyko langileek Durangoko azokara eraman zituzten euren aldarrikapenak, atzo egindako protesta ekitaldian. 150 familia kale gorrian, Candy ez itxi lelopean kontzentrazioa egin zuten Landakoko kanpoaldean. Hala, Durangoko azokara gerturatutako herritarrei euren arazoaren berri eman zieten.

Candyko langileek garbi dute Bergarako lantokia bideragarria dela, eta hori adierazten zuen, eta arazoaren berri ematen zuen eskuorria banatzen ibili ziren atzo Durangon. Gainera, salatzen zuten Candyk nahiz eta irabaziak izan dituen, datuok "makillatu" egin dituztela; Hala, Eusko Jaurlaritzari irakurketa bera egiteko eskatzen zioten. Horrekin batera, Candyko itxieraren atzean produkzioa Txinara eramateko interesa dagoela salatu zuten, eta lantokiarekin berarekin espekulatzeko asmoa daukatela: "172 familien etorkizuna dago jokoan, eta guztion inplikazioa behar dugu gupidarik gabeko multinazional honi aurre egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak