Azken saio horretan, Humberto DJa izango da musika jartzen, eta, euskal abestiez gain, bestelako kantuak ere entzun ahal izango dira. Beti bezala, gaztetxoek eurek nahi dituzten abestiak eskatu ahal izango dituzte, eta Humberto DJak haien eskariak beteko ditu.
Gaztetxoek doinu dantzagarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute. Betiko moduan, dantza egin, elkarrekin egon eta giro sanoan ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango da.