Feminismoa bultzatzeko sortu da Martxanterak

Imanol Gallego 2014ko abe. 5a, 10:41
Martxanterak taldeko zenbait kide.

"Herrian feminismoa bultzatuko zuen talde baten falta zegoela  sumatu ostean batu ginen". Horrela sortu zen urrian Martxanterak taldea. Herriko euskaran, saltsera edo sorgintxo esan nahi du martxantera-k. "Sorgin ona, betiere", azaldu du taldeko kide Elena Eginok.

Martxanterek gogoz ekin diote euren helburuei. "Astero batzen gara", argitu du Amaia Azpeitia kideak, eta hausnarketarako eta eztabaidarako foro bezala hasi dute ibilbidea. "Bizipenak trukatu eta gustatzen ez zaizkigun jarrerei buruz hitz egiteko tokia da", diote.   

Hitzetik ekinera

Hilabete batean, talde batzarretatik ekintzetara pasatu da: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, hainbat mural margotu zituzten herriko zenbait txokotan. "Oihartzun handia izan duen ekintza izan da eta babes handia jaso dugu", dio Eginok.

Hala ere, hori ez da taldearen azken ekimena izango, dagoeneko autodefentsa feminista tailer bat ere abiarazi baitute. NOKA talde feministako kide Pili Alvarez Molesek dinamizatuko dituen tailerren bitartez, rolak, egunerokotasuneko eraso sexistak, erasoekiko prebentzio jarrerak eta autoestimua edo teknika fisikoak lantzeaz gain, ikastaroa taldea bistaratzeko ekintza bat ere izango da.

Taldeak bi hilabete ditu eta ekarpenak egingo dituzten kideak hartzeko ateak zabalik dituzte: "Feminismoa guztion erronka da, gizonena eta emakumeona".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak