Gor-mutuen keinu hizkuntza ikasteko aukera eskainiko du Aransgik

Imanol Gallego 2014ko abe. 5a, 10:29

Keinu hizkuntza hizkuntza bat da, esanahia transmititzeko, akustikoki transmititutako soinu ereduak erabili beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta gorputz hizkuntza darabiltzana.

Orain, Udalaren Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin, Aransgik gorrekin komunikazioa hobetu nahi dutenentzat keinu hizkuntza lantzen hasteko ikastaroak antolatu ditu, eskualdeko interesatu guztiei zuzenduta.

Ikastaroa non?

Eskolak Bergarako Aransgin izango dira. Urtarrilean hasiko dira eta 30 orduko iraupena izango dute. Lehen mailan, saioak asteazkenero izango dira 19:00etatik 21:00etara, eta sakontze mailak ere egongo dira. Matrikulak 87 euroko kostua dauka eta nahi dutenek Aransgiren egoitzan edo 943-76 27 03 telefonoan eman dezakete izena.

Keinu hizkuntza zabalduena gor-mutuen hizkuntza den arren, badira gizakiek erabiltzen dituzten beste keinu hizkuntza batzuk ere. Australiako aborigenek, adibidez, sinesmenen arabera hitz egitea tabu den egoeretan keinu bidez hitz egiten dute.

Aransgik antolatutako ikastaro horretan ez dira hain urrun joango, baina gor-mutuekin komunikatzeko balioko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak