Motorizatu gabeko bideen gainean jardungo dute Bergarako Kirol Kontseiluan

Eneko Azkarate 2014ko abe. 5a, 10:02
Oxirondoko azoka pareko bidegorri zatia.

Bergarako Kirol Kontseiluak herritar guztiendako batzar irekia deitu du abenduaren 17an, eguaztenez, Irizar jauregian. 19:30ean izango da eta motorizatu bako bideen inguruko edota mugikortasun jasangarria bultzatzeko azkenaldian burutu direnen berri emango dute, besteak beste. Esaterako, Azoka parean zabaldu berri den bidegorriaren gainean.

Bergarako Kirol Kontseiluaren seigarren batzarra izango da, apirilean egin zutenaren ostekoa. Orduko hartan motorizatu bako bideen gainean aurkeztutako egitasmo zirriborroak herritarren ekarpenak jaso ditu eta hori aintzat hartuta hainbat ekimen burutu dituzte: "azoka aurreko bidegorri lotura, bizikletentzako aparkalekuak jarri eta baita herriko motorizatu gabeko bideen definizioan aurreratu", adierazi du Iñaki Ugarteburu Bergarako Udal kirol teknikariak.

Orain arte egindakoa azaldu eta aurrerantzean egin daitezkeen lanak zehazteko eta lehentasunak finkatzeko egin diete dei gaiarekiko interesa izan dezaketen herritar guztiei, abenduaren 17ko batzarrera hurbil daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak