Ekimenak "bergararren partaidetza sustatu" eta herritarren "beharrak asetzeko eragile bizi eta baliagarria" izateko nahia agertu du hedabideetara zabaldutako ohar baten bidez. Herrian ematen ari den "desindustrializazioarekiko kezka" agertu du Bergarako Irabazi-Ganemosek, ondoriozko langabeziaren hazkundearekin, merkataritzan egin duen kaltearekin eta pobreziaren handitzearekin batera. Candyko beharginak gogoan, elkartasuna eta babesa ere adierazi diete oharrean.