Aurtengo Gabonetan aisialdi eskaintza zabala izango da Bergaran

Maialen Torres 2014ko abe. 3a, 19:10

Aurtengo Gabonetan ere Bergarako haur eta gazteek ez dute aspertzeko tarterik izango. Izan ere, Udalak, gurasoekin eta herriko umeekin elkarlanean, aisialdi eskaintza zabala prestatu du.

Gabonak ate joka ditugun honetan, Bergaran haurrentzako aisialdi eskaintza aurkeztu dute. Joan den urteetako ekintza nagusiei eutsi egin nahi izan diete, eta , beraz, egitarauan izango da abenduaren 24ko Olentzero eta Mari Domingiren bisita, eta urtarrilaren 5ean, Bizar zurik gutunak jaso ondoren, errege kabalgata egingo dute. Igerilekuko ur jolasek eta pilotalekuko jolas parkeak ere berdin jarraituko dute, eta adin tarteen arabera bereiztutako jolasak izango dira.

Aurtengoan, ordea, pilotalekua eta igerilekuaz gain, aisialdi gune gehiago izango dira. Martinez de Iralako gunea ere zortzi urtetik beherakoentzat izango da, eta eguneko sarrerak bi euro balioko ditu. Zortzi urtetik gorakoek, berriz, Labegaraietan izango dute euren gunea, egunean hiru euro ordainduta.

Udalak, batez ere, garrantzia eman nahi izan dio aurtengo aisialdi eskaintza prestatzeko egindako prozesuari, guraso eta umeekin elkarlanean aritu direlako. Gurasoekin 8 urte artekoentzako ekintzak diseinatu dituzte, eta adin horretatik gorakoenak berriz, protagonistekin eurekin.

Egitaraua

Abenduak 24
11:30 Kalejira.
19:00 Olentzero eta Mari Domingi.

Abenduak 26-30
16:30 Martinez de Iralako gimansioan tailerrak.
18:30 Martinez de Iralako gimansioan  ikuskizuna.

Abenduak 27-29
17:00 Ur jolasak Agorrosinen.

Abenduak 26-27
3x3 saskibaloia Udal Pilotalekuan.

Urtarrilak 2
4x4 hockey torneoa Labegaraietan.

Urtarrilak 2-4
11:00 Zortzi urtetik beherakoendako jolas parkea Udal Pilotalekuan.

Urtarrilak 3-5
11:00 Zortzi urtetik gorakoendako jolas parkea Labegaraietan.

Urtarrilak 5
17:00 Bizar zuri.
19:00 Errege kabalgata.

* Adin tarteak gutxi gorabeherakoak dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak