Lantegia margotzeko mural lehiaketa antolatu du Rebattery enpresak

Jon Berezibar 2014ko abe. 3a, 11:32

Bergarako Rebattery, baterien konponketarako enpresak ingurugiro eta teknologia gaiekin lotutako horma-irudi lehiaketa antolatu du. Lantegiko bertako hormetan margotuko dira lan irabazleak Rebattery 'Ecologic Energy' lemarekin. 150 euro eta herriko komertzioetan gastatzeko 100 euroko bonoa izango dira sariak. Bi sari banatuko dira.

Enpresan bertan margotzeko bi horma-irudi aukeratuko dituzte Rebattery-koek. Bergararrentzako lehiaketa da eta bakarka ala taldean, gehienez ere 6 lan aurkeztu ahalko dituzte parte-hartzaileek, digitalean, A3 formatuan.


Oinarriak

  • Nori zuzendua: Bergarako herritarrei
  • Lehiakide bakoitzak, gehienez sei lan aurkeztu ahal izango ditu

Lanen formatua:
Lanak edonolakoak izan daitezke: argazkiak, moldatutako argazkiak, marrazkiak, muntaia digitalak…
Lanak formatu digitalean aurkeztuko dira,  A3 tamainan (horizontala)
Muralen neurriak honakoak dira:
Mural 1: zabalera 4,7m x Luzera 2,5m
Mural2: Zabalera 4m x luzera 2,5m


Gaia: Ekologia eta teknologia. Enpresaren helburua eta bidea baterien berrerabilpena denez, ingurugiroarekin lotutako hainbat gai irudikatu ahalko dira: berrerabilpen eta birziklatzearen kultura, teknologia eta berrikuntza, ekonomia zirkulurra etab.


Parte hartzera animatzen direnek euren lanetan ‘Rebattery Ecologic Energy’ lema txertatu beharko dute.
Materialaren kostuak enpresaren esku geldituko dira


Lanak,  info@rebattery.es helbidera bidali behar dira. Gai bezala “REBATTERY MURALEN LEHIAKETA” jarriz eta izen, abizen eta telefono zenbakiak atxikiz.


Mural bakoitzerako aukeratutako lanak honako opariekin izango dira sarituak:
1. Saria: 150€ + 100€ko  bonoa herriko komertzioetan gastatzeko
2. Saria: 150€€ + 100€ko bonoa herriko komertzioetan gastatzeko


Aukeratuak izan diren lanen izenak 2014ko Urtarrilaren 27an  Rebattery-ren webgunean jarriko dira eta irabazleei telefonoz abisatuko zaie.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak