Autodefentsa Feminista Tailerra antolatu du Martxantera taldeak

Eneko Azkarate 2014ko abenduaren 2a

Bergarako Martxanterak taldeak Autodefentsa Feminista Tailerra antolatu du Udalarekin elkarlanean. Urtarrilaren 17an hasi eta hiru zapatutan egingo da: urtarrilaren 17an, 24an eta otsailaren 7an. Emakumezkoei zuzenduta dago eta izen emate epea abenduaren 9an, martitzenean, zabalduko da.

Tailerrak doakoak izango dira eta 9etatik 13:00etarako tartean eskainiko dira. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea abenduaren 9an hasiko da. Parte hartzeko interesa duenak mezu bat bidal dezake martxanterak@gmail.com helbide elektronikora edota 620 41 69 36 telefonora dei dezake.

NOKA talde feministako kide Pili Alvarez Molesek dinamizatuko dituen tailerren bitartez gai ugari landuko dira: rolak, egunerokotasuneko eraso sexistak, erasoekiko prebentzio jarrerak, autoestimua eta teknika fisikoak, maitasun erromantikoa...

Garrantzitsua da aipatzea edozein adineko emakumezkoei zuzendutako tailerrak direla; izan ere, konfiantza hartzeko, gaietan sakontzeko, eztabaidatzeko, esperientziak elkartrukatzeko, norbere burua ezagutzeko… aukera eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak