Tea, gaztainak eta euskara eskutik helduta, Oxirondoko azokan

Maialen Torres 2014ko abe. 3a, 12:59

Eguaztenero bezala, azoka egingo dute Oxirondon, abenduaren 3an, baserritarren eta bertako ekoizleen produktuekin. Oraingo honetan, ordea, tea hartzeko aukera ere izango da azokan bertan, auzoko emakumeen eskutik, 18:30ean hasita. Ondoren, 19:00etan, danbolinean gaztainak erreko dituzte, eta nahi duenak dastatu ahal izango ditu. Gainera, euskararen eguna dela eta, Jardun elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu azokaren bueltan.

Euskara ez da azokan geratuko eta herritarren ahoetan ez ezik, Idazlaguna ekimenaren aurkezpen irekian ere igarriko da egun berezi honen aztarna.

Aurkezpen irekia

20:15ean Irizar jauregian, Idazlaguna proiektuaren herri aurkezpena egingo da. Herriko merkataritzaren hizkuntza paisaia hobetzeko proiektuaren aurkezpen ekitaldia irekia izango da, eta herritar guztiei bat egiteko gonbita luzatu diete ekimenaren bultzatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak