Angiozar Herri Eskolan aste osoan zehar ospatuko dute Euskararen eguna

Maialen Torres 2014ko abe. 1a, 09:13

Euskararen eguna eguaztenean bada ere, gaur ekingo diete ospakizunei Angiozar Herri Eskolan. Guztion artean, euskararen aldeko lelo bat aukeratuko dute, joan den astean ume bakoitzak etxekoekin egindakoen artean, egubakoitzean gurasoekin argazkia ateratzeko.

Bihar, gazta freskoa egingo dute guraso tailerrean, eta etzi, euskararen egunean, egubakoitzeko argazkia antolatuko dute, leloa osatzeko hizkiak eginez, besteak beste. Eguenean, berriz, gurinezko gailetak prestatuko dituzte, egubakoitzean herri kirolen eta argazkiaren ondoren banatzeko.

Egunero, asmakizuna

Aste osoan zehar, asmakizun bat irakurriko dute egunero, 09:00etan. Ondoren, haur bakoitzak bere erantzuna proposatzeko aukera izango du, idatzi eta kutxa batean sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak