Aipagarria da, baita ere, erasotzaileen gehiengo zabala EAEkoa zela, %64a, hain justu.
Edonola ere, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, bergararrek ezezkoa eman zioten indarkeria mota horri, eta zenbait ekintza izan dira herrian azken egunotan.
Herritarren erantzuna
Antzerki eta film emanaldiekin, Beldur Barik lehiaketan parte hartuz, mural bat margotuz eta hainbat kolektiboren hausnarketen bidez argi erakutsi zuten bergararrek emakumeenganako indarkeriaren kontra daudela.
Ezin da ahaztu, ezta ere, hezkuntza sektoreak egindako lanketa. Besteak beste, Ipintza institutukoek elkarretaratzea egin zuten azaroaren 25ean. Hori bakarrik ez, gaur bertan, herriko eskoletako DBH 4.mailakoek Jokoaut antzezlana izango dute aztergai. Obrak gazteen arteko indarkeria du hizpide, eta eztabaida irekitzea helburu.