Herritarrek abenduko kultura gidan berrikuntza ugari igarriko dituzte

Imanol Gallego 2014ko abe. 1a, 10:28
Pazkoetan egin zen gazteen dantza solte txapelketa.

Abendua ohituraz betetako hilabetea da: Olentzero, afari eta bazkariak, familia... Bergaran, baina, abenduari beste buelta bat eman diote, hilabeteak duen izaera albo batera utzi gabe.

Abenduaren 4an piztuko dituzte herriko kaleak. 18:00etan irtengo den argi kalejira baten erritmora, herriko denda eta ostalariek euren atarietako argazkiak piztuko dituzte. Trikitilari eta Musiraka taldeek egingo duten kalejira 20:00 plazan bukatuko da, eta han, argia protagonista izango den ekitaldia egingo da.

Egun berean izotz pista irekiko dute, eta bertan irristatzeko txartelak Bergara Biziko denda eta tabernetan banatuko dituzte, erosketa bakoitzarekin.

13an, aldiz, Bergara Bizi festa egingo dute. Goiz horretan kaleetan desfilea egingo dute eta eguerdirako bingo herrikoia antolatu dute San Martin plazan.

Dantza solte txapelketa

Pazkoetan egin ohi zen Euskadiko bikote gazteen dantza solte lehiaketak abendura egin du salto: abenduaren 14koa 37. txapelketa izango da eta Erkidego osotik etorriko dira bikote gazteak. "Gazte maila txapelketa erreferentea da gurea", dio Amaia Agirrek, Moiazpi taldeko kideak.

Bada, 18:00etatik aurrera, bikoteek eskertu egingo dute Udal Pilotalekura joaten diren ikusleen berotasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak