Telesforo Monzoni omenaldia Bergaran, jaio zela 110 urte betetzean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko azaroaren 30a

Telesforo Monzonen mezuak bizirik dirauela aldarrikatu dute, gaur eguerdian, Bergaran.

Bergarako EH Bilduko lagun ugari elkartu dira, gaur eguerdian, Zabalotegi aretoan. Telesforo Monzon (1904-1981) herrikidearen omenezko ekitaldia egin dute.

Ordubeteko saioa izan da non gogora ekarri dituzten haren ibilbidea eta mezua. Eta aldarrikatu dute inoiz baino indartsuago bizirik dirauen mezua dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak