Goian jarraitzeko balio duen garaipena lortu dute bergararrek (63-57)

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 30a, 17:39

Jon Beistegiren mutilek gogor egin behar izan zuten lan egubakoitzean partidua aurrera ateratzeko. Liderra izan zuten aurrean, Orioko. Talde gogorra dela erakutsi zuten Oriokoek, batez ere lehenengo minutuetan.

Etxeko jokalariek urduri hasi zuten lehia eta ondorioz, atsedenaldira bi puntu atzetik joan ziren.

Hirugarren laurdenean, baina, aldagelatik indarberrituta irten ziren mahoneroak, Oso joko ona erakutsi zuten eta modu horretan markagailuan aurre hartu zuten. Hirugarren laurdeneko partziala 21-10 izan zen.

Lehiako hiru gakoak

Etxeko jokalariek laugarren laurdenean ere txukun jokatu zuten. Markagailuko aldea mantentzeko gauza izan ziren, eta ondorioz garaipena etxean geratu zen: 63-57. Lehia irabazteko gakoa, etxeko taldeak egindako defentsa ona izan zen.
Beistegi entrenatzailea pozik zegoen egindakoarekin: "Partidua aurrera ateratzeko gakoak hiru izan dira; batetik, errebotea, oso ondo zaindu dugu; bestetik, mentalki taldea indartsu egon izana; eta, azkenik, defentsan egindako lan bikaina".
Garaipena lortuta, Soraluce Bergarak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du.

Arrasatearren aurkakoa

Aste bukaerako emaitzak kontuan hartuta, Mondragon Unibertsitatea da taldeko lider berria. Eta, hain zuzen, bergararrek arrastearren aurka jokatu beharko dute hurrengo jardunaldia –abenduaren 14an. "Joko ezberdina egiten dugun taldeak gara. Bi taldeak dira gazteak, baina eurak txikiagoak dira eta korrika asko egiten dute; guk, aldiz, jende altuagoa daukagu eta barruko jokoa egiten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak