Candyko langileak haserre, irten egin dira enpresarekin izan duten bileratik

Miren Arregi Amasorrain 2014ko aza. 28a, 15:05

Haserre irten dira Candyko langileak gaur goizean enpresarekin izandako batzarretik. Langabezia prestaziorako eskubiderik ez luketen langileen gaia mahai gaineratu denean sortu da tirabira; une horretan altxatu eta irten egin dira batzarretik langileak. Candyko atean eseri eta han egon dira zuzendariei irteera oztopatzeko. Ez da istilurik izan.

Bileraren ostean lantegiko atean eseri dira langileak, Candyko zuzendariei irteera oztopatzeko. Ez da istilurik izan, baina enpresako ordezkariek langileen oihu artean egin dute kanporako bidea.

Datorren egubakoitzean egingo dute laugarren batzarra zuzendaritzarekin. Langileek argi dute, langabezia prestaziorik ez duten langile horiei irtenbide bat eman arte ez dutela amore emango.

Erakundeak irtenbide bila

Bestetik, erakundeek ere badihardute Candyren itxierari konponbide bat bilatu guran. Gipuzkoako Foru Aldundia, itxieraren aurrean zein irtenbide egon daitezkeen aztertuko duen aholkulari batekin dago harremanetan. Pedro Iturberen, Lurralde garapenerako zuzendariaren hitzetan, Foru Aldundiak enplegua mantentzearen alde egingo du eta bide horretan aukera guztiak aztertu. Candyren orain arteko aktibitatea mantentzerik ez badago, beste aktibitate baten sorreran ipiniko ditu Aldundiak indar guztiak.

Eusko Jaurlaritzak ere bide beretik egin du. Izan ere, Candyrendako konponbide bila jarraitzeko asmoa berretsi du. Hala adierazi zuen atzo Arantza Tapia ekonomia sailburuak Garagartzako Fagorren lantegira egindako bisitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak