Domekan gogora ekarriko dute Monzonen figura eta haren mezua

Maialen Torres 2014ko aza. 28a, 12:10

Telesforo Monzonen jaiotzaren 110. urteurrenean, EH Bilduk omenaldia egingo dio, Monzon nor zen gogora ekarri, eta hark utzitako ondare kultural eta politikoa zabaltzeko. Domekako ekitaldia Zabalotegin izango da, eguerdiko 12:30etan, eta EH bilduko Ibai Redondok azaldu duenez, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko erabiliko dute omenaldia. 

Figura esanguratsua

Telesforo Monzon 1904an jaio zen Olaso dorrean. Madrilen zuzenbide ikasketak egin zituen, eta distantziak, euskara, gure kultura eta herriarekiko zuen maitasuna azaleratu zituen. Garai politiko latzak pairatu zituen, errepublikaren gainbehera, gerra zibila, lagun ugari hiltzen ikusi behar, erbestea...

Euskal Herrian hizlari esanguratsuenetako bat izan zen, eta "Maltzagarainoko bidea elkarrekin egin behar dugu", bezalako esaldien "indarra eta balioa" gaur arte iritsi dira.

Domekako omenaldia

Ekitaldian bertan, Osintxuko Musiraka dantza taldea eta Trikiti eskolako kantariak izango dira, eta euskara zein euskal kultura ere aldarrikatuko dute.

Era berean, bere hitz eta irudian bitartez biziberrituko dituzte Monzonen mezu eta ideiak, eta Maite Aristegi Monzonen ideiek egun duten indarraz eta aldaketarako baliogarritasunaz arituko da.

Maren Belastegi EH Bilduko kideak azaldu duenez, erabakitzeko eskubidea esparru guztietan aldarrikatu nahi dute, langileen baldintzetatik hasita. Horregatik, domekako omenaldian Candyko langileek bizi duten egoera "latzarekin" bat egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak