Hamabi kantuko errepertorioa prestatzen dihardute Xabier Olabarria zuzendariarekin.
Santa Ageda eta Gabonak
43 urtean 30 bat abeslari pasa dira Alai taldetik. Egun, hamazazpi kide dira eta euren helburua da On Nicomedesekin kantuan hasi zen taldeari jarraipena ematea.
Alai taldearen hasierako emanaldiak kalean izan ziren: Santa Ageda egunean eta Gabonetan kaleak girotzen ibili ziren. Gerora, Bergarako auzoetako elizkizunetan eta hainbat ezkontzatan ere parte hartu dute. Eta ibilbide horrek isla izango du abenduaren 13ko emanaldian: euskal kantu tradizionalez gain (Maite eta Agur jaunak, besteak beste), Santa Ageda eguneko bi kantu eta bi Gabon kanta abestuko dituzte Alai taldekoek