Ez dauzkatenen eskubideak aldarrikatu dituzte Bergarako Mariaren Lagundikoek 'Konturatzeke' kantuarekin

Bergarako Mariaren Lagundia ikastolakoek Maria Haurra eguna ospatu zuten joan zen egubakoitzean. Ospakizunen barruan, umeen eskubideak ere ospatu zituzten. Hain justu ere, guk badauzkagun eskubideak ospatzeko eta ez dauzkatenentzat aldarrikatzeko". Horretarako, kanta bat sortu dute Mariaren Lagundikoek, Jon Sarasuaren hitzekin eta Aitzol Mujikaren musikarekin. Konturatzeke izena duen kantu honekin joan zen egubakoitzean lipduba ere grabatu zuten. Oraingoz ez dauzkagu orduko irudirik, baina bai bideoklipa, hemen ikusgai duzuena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.