Hasteko, Mendizabal III.ak eta Urruzolak Jakaren eta Larrinagaren aurka jokatuko dute, eta gero, Retegi Bi eta Rezusta lehiatuko dira Ezkurdiaren eta Merino II.aren aurka. Bi partiduak erabakigarriak izango dira hilabete barru hasiko den Binakako Txapelketako zerrenda osatzeko. Hala, ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango da.
Bergarako pilota taldearen laguntzarekin antolatutako partiduetarako sarrera 20 euro da kantxako ikusleentzat, eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, aldiz, harmailetatik ikusi nahi dutenek.