Espaloiak kendu eta kalea maila berean jartzeko lanak egingo dituzte Bergarako Bidekurutzetan

Bidekurutzetatik oinezko eta auto ugari pasatzen dira egunero, eta, espazio hori hobeto ordenatzeko, Udalak plataforma bakarreko kalea egingo du. "Espaloiak kendu eta kale guztia maila berean geratuko da", dio Hirigintza zinegotzi Joseba Moñuxek.

Hirigintzako arduradunaren arabera, oinezkoen eta autoen espazioa ezberdinduta egongo den "plazatxo" moduko bat egingo da han. Bidekurutzetak, baina, ez du bere izaera galduko, eta, oinezkoek protagonismo handiagoa izango duten arren, autoek handik pasatzen segituko dute.

Oinezkoek lehentasuna

"San Pedro kalean egindako lanen antzeko zerbait egingo dugu", azaldu du proiektua idazten ari den Iñaki Arregi arkitektoak. Han, baina, prentsatutako asfaltoa erabiliko dute.

Agintaldi honetan bukatuta

Exekuzioak hasiera-data zehatzik ez duen arren, Arregik "hiru astean" proiektua prest izango duela aurreratu du: "Hortik aurrera esleipena eta horrelakoak geratuko dira". Moñuxek Bidekurutzetako berrantolaketa agintaldi honetan egitea espero du. Horrez gain, auto kopurua jaistea gustatuko litzaiokeela onartu duen arren, bigarren fase hori "aurrerago" egingo dela esan du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.