Umeen eskubideak aldarrikatzeko Lipdub erraldoia

Imanol Gallego 2014ko azaroaren 20a

Mariaren Lagundia Ikastolakoek, egubakoitzean, Maria Haurra egunaren ospakizunen barruan, umeen eskubideak ospatuko dituzte. "Guk badauzkagun eskubideak ospatzeko eta ez dauzkatenentzat aldarrikatzeko", eguna izango dela zehaztu dute ikastolatik.

Helburu horrekin, Jon Sarasuak eta Aitzol Mujikak Konturatzeke kanta sortu dute, eta egubakoitzean 10:30etan Mariaren Lagundiko patioan Lipdub erraldoi bat grabatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak